XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alor ezberdinetan da erabilgarria toponimia: gure herrietako kaleen izenetan, errepideetako seinaleetan, kartografian, telefono-gidatan, komunikabideetan... Guztiek behar dute informazio hau.

Bi proposamen ezberdinak, eztabaidatu eta kontrajarri egiten dira... Prozesu osoa, beraz, luze samarra egiten da.

Batzutan erabakiak aholku teknikorik gabe finkatzen dira eta kontrolik-eza nagusi da euretan.

Artikulu honetan zehar, toponimiaren erabilera praktikoaren eremura hurreratzen ahaleginduko gara.

Lehenengo eta behin terminologiari dagozkion xehetasun nagusiak azalduko ditugu.

Bigarren urratsa erakunde ofizialek gai honen inguruan duten funtzioa eta konpetentziak aztertzea izango da.

Ondoren, Euskal Herriko Autonomi Elkartean toponimiak dituen gorabeherak ikusiko ditugu.

Amaitzeko, toponimiaren erabilera praktikoaren esparru horretan lan egiteko bideak proposatuko ditugu.

Termino nagusien definizioa (1).

Jarraian definituko ditugun hitzak, batzutan, nahastu, erratu, edo eta ahaztu egiten ditugu, baita toponimiaren atal ezberdinak jorratzerakoan ere (2).

Toponimia: Leku-izenen gestioa eta azterketa helburutzat duen zientzia.

Eskualde batek duen leku-izen multzoari ere termino hau dagokio.

Toponimoa: Tradizionalki leku-izen eta izen geografikoei deitura emateko erabiltzen den terminoa.

Toponimia izen berezia da eta hitz espezifiko batek eta, ia beti, hitz generiko batek osatzen dute.

Hauek dira toponimoek dituzten lau maila ezberdinak: izaki geografiko naturalen izenak, izaki geografiko artifizialen izenak, izaki administratiboen izenak eta odonimoak edo hiribideei ezartzen zaizkien izenak.

Espezifikoa den zatiak izaki geografikoa zehazten du bereziki.

Zati generikoak, ostera, orokortasunez zehazten du aipatutako izaki geografikoaren izatea.